Usadioaren eta etorkizunaren artean
2021ean Gabilondo farmaziak 200 urte beteko ditu
¿Jakin duzu Gabilondo botika Bizkaiko botikarik zaharrena dela?
XVIII. mendearen (1789) azken hamarkadan zabaldu zituen ateak eta gaur arte jarraitu du herritarrentzat zabalik, eten barik. Abizen aldaketak gora-behera, gure familiaren ardura izan da beti eta orain neure ardura da bere historia zaintzea etorkizunera begira.
Ni Itxasne Gabilondo naiz, Bermeoko Gabilondo botikako titularra. Farmazia ikasketak egitea erabaki nuenean, ez nintzen aurrean nuen ardura “historiko”, profesional eta gizarte mailakoaren jabe . Gure familiaren tradizio farmazeutikoa nire bizitzan eten barik egon den arren, karrera amaitu eta 10 urtera arte ez nuen barneratu farmaziako titular kargua hartzeko erabakia. Lehenengo ospitaleko espezialitateak eta gero lehen arretako zerbitzutik igarotzeak atzeratu zuten nire botika den itsasontzi txiki honetara heltzea. Orain, igarotako denborak ematen duen ikuspegitik, pozarren nago pertsonak zaintzeaz, ingurukoak, hurbilenekoak.
Bizimodu osasuntsuak jasaten dituen olatu gogorrak egonda ere (esaterako gizarte bazterketa edo gaixotasunak), nire taldea hor dago sokak tenkatu eta gure inguruko inor ito ez dadin.

Indar-guneak eta ahulguneak
Gabilondo botika erdigunean dagoen botika da eta horrek herritarrei hurbiltasuna ematen die, gainera osasun etxetik hurbil dago. Tradizioak ahalbidetu du hainbat bermeotar belaunaldi mantendu ahal izatea.
Gaur egun, botikan taldean egiten dugu lan eta etengabeko prestakuntza jasotzen saiatzen gara. Argi daukat eten bako prestakuntza eta erronka berrietara moldatzea dela jarraitu beharreko bidea. Taldea behar beharrezkoa da eta horretarako euren lana goraipatzeko modukoa da. Hobeto ezagutu gura gaituzu?
Saiatzen gara eskaintzen dugun tratua beti errespetuzkoa eta egokia izaten. Guretzat fideltasuna mantentzeko modurik onena tratu ona ematea eta arreta eta denbora eskaintzea da. Gure hizkuntza euskara da eta horrela erakusten dugu egunerokotasunean eta gure sare sozialetan.
Ordainketa sistema ere ez da gure garaietara egokitzen.
Historia eta familia usadioa
Bermeo kostaldean sortutako lehenengo Bizkaiko hiribildua izan zen eta jaurerrian sortutako lehenengoetarikoa. Horregatik, beste leku batzuetan beranduago sortu ziren zerbitzu batzuk bazituen.
Gabilondo botika Bizkaiko zaharrena da. XVIII mendearen azken hamarkadan zabaldu zituen ateak eta gaur arte jarraitu du herritarrentzat zabalik, eten barik. Famili berak du 1821. urtetik, nahiz eta abizen aldaketak egon diren. 1821. urtean Fermín de Sologuren jaunak hartu zion ondorengotza Josef Oleaga jaunari, botikaren sortzaileari. Itxasne Gabilondo familiako botikarien seigarren belaunaldia da. Familiaz bermeotarra, Gasteizen lortu zuen farmazialari agiria (2004an) eta titularitatea 2012an bere izeko Mercedes Gabilondori ondorengotza hartuta.
Botika honen historia zehatza Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak argitaratutako liburu batek jasotzen du: Bizkaiko farmazia tradizionalen katalogoa, Aranzazu Saratxaga Garaik idatzitakoa. Hainbat berritze lanen ondorioz, altzariak berritu dira eta baita barrualdearen itxura ere. Elementu eta material aipagarriak (XIX. mende hasierako farmakopea bat eta botamen elementuak, adibidez) Medikuntza eta Zientzien Historiako Euskal Museoari (Leioa) eman zitzaizkion. Beste botamen elementu batzuk, brontzezko motrailu bat eta familiako botikarien tituluak oraindik barrualdean dauzkagu ikusgai.

Komunitate-lana, medikazioak berrikustea, elkarteak eta etorkizuna
Botikaren ezaugarri bereziek nire denborako ordu asko hartu dituzten arren, izpiritu kritiko- zientifikoa bizirik mantentzea oso garrantzitsua dela iruditzen zait. Horregatik SEFAC edo OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) elkarteetako bazkidea naiz. Arreta pertsonalizaturako gunea edukitzea oinarri izan da arreta hurbilagoa emateko eta komunitaterako ekintzak egin ahal izateko.
200 urteko tradizioa eta etorkizuna. Gurekin ospatzera gonbidatzen zaitugu.