Kide ugaridun familia

Gabilondo Farmazia HIRUKIDEren parte da jada
  1.  → 
  2. Atención a las personas
  3.  → Kide ugaridun familia

Kide ugaridun familien kontsumoa XXL eta Gabilondo Farmazian horren jagole gara. 

Bermeoko BERTON alkarteari esker HIRUKIDE Elkartea ezagutu dogu. 

Gabilondo Farmaziatik  Hirukide Elkartean jarri dogu konfidantza eta otsailetik aurrera “Erantsitako establezimendu” bihurtu gara: “Hirudenda” gara!

Hirukide

Zer aurkitu dezake kide ugaridun familia batek Gabilondo Farmazian?

  • DESKONTU plan lineala: Gabilondo Botikan,  kide ugaridun familiei %15eko deskontua egingo zaie parafarmazia eta kosmetikako produktuen erosketan eta %10 eko deskontua alimentazioan. 
  • Zozketak: Hirukide Elkarteak martxan jartzen ditu erosketei lotutako ZOZKETAk.
  • Promozio edo sustapen kanpainak. 

Laster ikusiko dozu Hirudenda pegatina gurean. Gogoratu, deskontu planez baliatzeko Hirukideko bazkide txartela erakutsi beharko dozula hasieran farmazian. Aurrerantzean, Hirukide-bezero bihurtuko zaitugu eta abantailak erraz kudeatuko dizugu. 

Gabilondo Farmazia barria da honetan, baina ilusio handiz hasi gara. Hirukiden, 8.300 familia ugari bazkidetuta daude. Bermeon, 40 familia, Mundakan 11. Horiengana iritsi nahi dogu eta FARMAZIA HIRUDENDA izan eurentzat. 

Gehiago jakin nahi dozu Hirukide Elkartearen gainean?

Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da. 1999an sortu zan eta kidu eguariko familien interesak defendetzakeko eta aldarrikatzeko helburua du, besteak beste kontziliazioa, gizarte politika bidezkoagoa…

Guk baino azalpen zuzenagoa aurkituko dozu esteka honetan https://hirukide.com/eu/nortzuk-gara/