Aurton, Gabilondo farmazia familia berean 200 urtetan dagoala ospatuko dogu. 1821. urtetik hona geure familiak gestionatu dau farmazia. Beti egon da leku berean: lehen calle Carniceria zanan, orain Nardiz tar Jon kalean, Bermeoko alde zaharrean, udaletxearen alboan.
Bizkaiko farmaziarik zaharrena izan lei. Arantzazu Saratxaga Garaiek bere liburuan jasotzen dau 1796.urtean gure farmazia leku honetan egoala. Orduan Josef Oleaga egoan arduradun.
- urtean, Josefen suhiak, Fermin Sologurenek hartu eban farmaziaren ardura. Eta ordudanik hartzen dogu familiakotzat gure botika.
Batzutan atzera begiratu behar dogu, nortzuk garan hobeto ulertzeko. Hori egin dot gaur, atzerantz begiratu eta hona hemen 6 belaunaldiak. Nabarmentzekoa da andrazko titularrak ez zirela azken harmarkadetara arte heldu, hala eta be, neronek badakit andrazkoak zer esan handia izan ebela gure Farmazian: Ascension Jauregizar ( nire biramonaren ama eta Viuda de Sologuren moduan sinatzen ebana ) edo Josefina Gabilondo ( Amalioren arreba ),
- – Fermin Sologuren y Entrecanales (1781-1868)
- – Amalio Sologuren Jauregizar (1837-1897) (Ferminen semea)
- – Pedro Gabilondo y Beain (1880-1939) Amalioren suhia. Gipuzkoan jaio zan
- – Amalio Gabilondo Sologuren (1907-1978) Pedroren semea
- – Mercedes Gabilondo Fernandez ( 1947-…) Amalioren iloba
- – Itxasne Gabilondo Zelaia (1981-…) Mercedesen iloba

Amalio Sologuren ( 2. belaunaldia )

Amalio Gabilondo ( 4.belaunaldia ) bere arreba eta amagaz

Fermin Sologuren y Entrecanales ( 1go belaunaldia )

Itxasne Gabilondo ( 6. belaunaldia )
0 Comments