Lehen lerroan lanean ari zarete farmazialariak. Zelan daroazue egunerokoa?
Alerta egoera hasi danetik, medikamentuen dispentsazioan ari gara buru belarri. Beste zerbitzuak alde batera itzi doguz, medikamentuak eta sintoma arinen arretari lehentasuna emoten gabiltza.
Alerta egoera dala eta, turnoka lan egiten hasi gara. Goizean batzuk eta arratsaldean beste batzuk egoten gara. Arreta presentzialerako ordutegia ere murriztu dogu kontaktuak gitxitzeko eta danon osasuna babesteko. Gainera, segurtasu neurriak ere bete behar doguz, hala nola garbitasuna areagotu. Gure egunerokotasuna aldatu da nabarmen.
Gobernuak zuenganako hartu duen erabakia zelan hartu duzue? Ondo ala txarto dagoela uste al duzue? Beste moduren batera egin daitekeela uste al duzue?
Farmaziak irekita egotearen erabakia ondo hartu dogu. Logikoa da. Osasun zentruetan lana areagotu egin da, batez ere bertako pertsonalak koronabirusa atenditzen daben beste zentruak indartzera pasatu diralako. Horrelako momentuetan osasun arreta farmazien bitartez indartzea oso positiboa iruditu jaku. Askotan gaixoek guregana jotzen dabe lehenengoz.
Materialen gestioa da agian hobetu ahal izango litzatekena. Ez dira ailega botiketara eskatzen diran beste maskarilla, termometro, eskularru eta gel hidroalkoholiko.
Lehen lerroan lanean egonda, ikaraz ala errespetuz lan egiten al duzue?
Ez dakigu datorren astean zein egoeratan egongo garan, are eta gitxxiago aste bi barru. Egunean egunekoa egiten dihardugu, ahalik eta hoberen eta profesionaltasunari uko egin barik. Ikarak bai, baina horiek gainditu behar ditugu mostradorean gaudenean. Gaixoek hori ere eskertzen dabe eta. Ikarak eta ezjakintasunak danok dauzkagu, baina segurtasun neurriak jarrita ta gomendioak beteta lan egitea bada.
Ia hiru aste daramatzagu konfinamenduan (elkarrizketa argitaratzen denerako, 3 aste eta erdi izango dira, eguenerako da), hasieratik egun arte, farmaziaren egoera aldatu da?
Lehenengo aste t’erdia gogogorrena izan zan botikan. Gomendioak egunero aldatzen ziran. Ordutegia murrizekta, banan banan atenditzeko gomendioa, mostradorea orduro garbitea, turnoka lan egiea…neurriak gitxi gitxika hartu ziran baina dana aste edo aste t’erdiren barruan. Geroztik, gauza baretu egin da. Egunero heltzen da informazio barria koronabirusaren gainean, egia da, baina ez da horrenbesterako.
Mostradorean metakrilatozko pantailak jarri doguz, “euskal maker” sen biserak ailega dira guregana eta horiek ere badarabiltzaguz, baita ere eskularruak.. Mostradora sarri sarri garbiten dogu ur eta alkoholagaz eta mukizapiak eta gel hidroalkoholikoak gaixoen eskura jarri doguz. Lehen esan bezala, turnoka ari gara lanean, horrela kontaktuak gitxitzen doguz.
Jendearen jarrera oso ona da. Banan banan pasatzen dira botikara eta oso ondo onartzen dute itxaroten egotea. Badira 10 egun, 2-3 hilabeterako tratamenduak dispensatzeko baimena emon digutena ( orain arte hilabeterako bakarrik emon ahal ziran ). Neurri hori dala eta, denbora gehiago egoten gara paziente bakoitzaren tratamenduak prestatzen. Baina jendeak ondo onartzen du egoera. Paziente bakoitzari bere denbora emon behar jako.
Nahiko arrunta da, pertsona bat bere familiako guztien tratamenduen bila etortzea. Horregatik nahiz eta jende gitxiago etorri botikara, dispentsazioak bardin edo zozer gehiago dira.
Zelan zabiltzate materialarekin? (ohiko medikamentuak, maskarillak, eskularruak, gelak…)
Medikamentuekaz orokorrean nahiko ondo gabiltza. Beti egon izan dira faltak, eta orain ere egon badaude. Hala ere medikamentuen faltak, ordezko beste medikamenturen batengatik zuzentzen dira eta ez dago orokorrean arazorik.
Bestelako materialekaz bai dago arazoa: maskarilla, eskularruak, gelak eta termometroak falta dira. Lehenengo astean akaba ziran gure almazenetan zeundenak demanda izugarria izan zalako. Orain badirudi material gehiago iritsiko dala. Baina ez dakigu zenbat eta noiz. Gestioa oso zaila da, prezioak eta kalitatea ondo aztertu behar doguz.
Herritarrek serio hartzen dituzte neurriak?
Orokorrean bai. Beti dago norbait zeini gogorarazi behar jakon mostradorean ez dala ezer itzi behar, edo segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa dala. Hala ere, herritarren jarrera oso ona da.
Eskaerak telefonoz egin daitezkeela zabaldu duzue sare sozialetatik. Badabiltza herritarrak hori egiten? Deia guztientzako da ala adinekoentzako?
Batzuetan botikara 2 bider etorri behar izaten da pazientea, medikamentu batzuk enkarguz eskatu behar izaten diralako ( botika oso garerstiak edo ez oso ohikoak ).. “Bii -biharrak” ez egiteko, lehen ere telefonoz deitu eta enkargua telefonoz bideratzen genuen. Orain bide horrek, lehen baino zentzu gehiago dauka ta horregatik zabaldu dogu sare sozialetatik eskaerak telefono egin daitezkela. Medikamentuen kasuan tefonoz deitzea eskatzen dogu; whatsappa bestelakoetarako erabilten dogu Ley de Protección de Datos dala eta.
Gertatu zaizue jendeagaz mediku edo psikologo lanak egin behar izatea? Ala bada, zeintzuk dira kezka nagusienak?
Jendea oso urduri dago eta giroak gainera ez dau laguntzen. Denda asko itxita dagoz. Lehen igual edozen establezimentutan hustuten ziran barrenak, baie orain establezimentu gitxi gara igirita gaudenak. Jendearen urduritasun eta kezkak arintzen laguntzeko eskura gauden pertsonak gara. Farmazia bat izanda ganera, osasun gaien gaineko kezkak arintzeko aukera gehiago emoten dogu. Infekzioa hartzearen kezka da nabarmentzen dana, batez ere pertsona nagusiak dituzten zaintzaile eta etxekoen artean. Gure nagusien osasuna da gehien kezkatzen dauena.
Aste Santua dator, zeintzuk dira aurreikuspenak? Materiala lortzeko aukerak gutxitu egiten al dira jai egunak datozelako?
Aste Santuko eguena, bariku, zapato, igande eta astelehenean guardiako farmazia bat bakarrik egoten da igiritze. Zapatuan botika batzuk igiritzea erabakiko dabe, baina goizez bakarrik. Horregatik, aurretiz behar dana bila joateko deia egiten dogu botiketatik. Jai egunak izanda, medikamentuak ez diran bestelako materiala heltzeko aukerak oso txikiak dira.
Genero indarkeriari aurre egiteko Maskara 19 kanpaina martxan dago. Ondo deritzozue? Ze iritzi daukazue kanpainaren inguruan?
Oso gogorra da etxean urten barik egotea. Pertsona bakoitzak bere modura biziko dau egoera berezi hau, baina indarkeriaren menpe dauden emakumeen egoera gogorra baino gogorragoa dala dakigu. Botikan horri buruz ein dogu berba eta Kanpaina oso baliogarria iruditu jaku.
Egoera latzetan ari zarete lanean, jendeak badaki eta detaileak ere badauzkate zuekin, ezta? (sare sozialetan ikusi ditu biserak, armosuak…). Eskertzekoak izango dira ezta? Lanean jarraitzeko indarrak ematen al dituzte?
Benetan hunkigarria da batzuen berotasuna. Indarrak eta bizi poza da horrelakoetan sentitzen doguna. Detaile eta anekdota politak bizi doguz egun hauetan. Eskuzabaltasuna da azpimarragarriena. Izaskunek adibidez, pasta batzuk erostera joan zan guretzako eta dendariak guretzako zirela jakin zuenean, honek ez zion kobra. Detaile bikoitza, jiji. Biserak, telaz egindako maskarilak be egin doskuie eskolako batakaz. Zure herriaren beharrizanetarako lan egitea oso polita da eta jendeak eskertzen badaki.
0 Comments