Aste Santuan guardiako farmazia Mundakako Etxebarria izango da

  1.  → 
  2. Bermeo
  3.  → Aste Santuan guardiako farmazia Mundakako Etxebarria izango da

Aste Santuko egunetan Mundakako Etxebarria farmazia egongo da guardian

Martxoaren 29tik apirilaren 2a arte, biak barne, Mundakako Etxebarria Farmazia egongo da Guardia zerbitzua eskaintzen Bermeo eta Mundaka herrietan. Zapatu goizez Bermeoko Sancho Farmazia ( Dolariaga kalean ) eta Sarmiento Farmazia ( Mikel Deuna eskaileretan ) be egongo dira zabalik.

Hau horrela izanda, gure guardia zerbitzua eguena Santu goizeko 9:00tan akabako da Mundakako Etxebarria farmaziak hartzeko testigua.

Aste Santuan, barikutik barikura doan ohiko guardia zerbitzuaren txanda pasak aldaketak jasaten ditu

Urte osoan, aste osoko guardia zerbitzua farmazia berak eskaintzen dau. Bariku goizean hasi eta hurrego bariku goiza arte farmazia bera egoten da Bermeo eta Mundakako herritarrei 24 orduko arreta emoten. Hala ta be Aste Santuko fetxa bereziak kubritzeko aparteko turno-txanda ezarri zan orain urteak.

7 urterik behin txandakatzen da Aste Santuetako Guardia zerbitzua

Aste Santuko guardia zerbitzua Mundaka-Bermeo zonaldeko farmazien artean txandakatzea erabaki zenetik, Farmazia bakoitzari 7 urterik behin tokatzen zaio zerbitzua emotea Jai egun hauetan.

Tokatzen zaionak Eguen Santua, Bariku Santua, zapatu, domeka eta Pasko Astelehenak egiten ditu lan. Martitzenean ohiko turno-txanda berreskuratzen da.

Farmaziako guardia zerbitzuen egutegia Gabilondo Farmazian

Guardiako farmazia zein den jakiteko, poltsiko-egutegiak atera genituen. Egutegiak oraindik eskuragarri dozuz farmazian bertan.

Beste barik, jai egunak deskantsatzeko eta disfrutatzeko erabili. Guk horrela egingo dogu, itxita egongo gara eguenatik astelehenera, biak barne, eta martitzenean bueltatuko gara.  Eta beti esaten dogun bezala, ZAINDU GANORAZ.

Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *