Gabilondo Farmaziatik Gabon zoriontsuak opa nahi dizkizuegu eta 2017 urte berriari ongi etorria emon. Horretarako, aurton 2017ko guardiako farmazia zerbitzuen egutegia oparitu nahi izan dizuegu, urte berriari begira zein farmazia dagoen guardian jakiteko, behar izanez gero.
Egutegiarekin batera, urte amaierarako testu labur bat idatzi dugu:

Presentación de la actividad comunitaria Farmachef y libreta Jan Ganoraz en los premios de innovación a la farmacia
“2016.urtea amaitzear dago eta urte berria hastera goaz. Sasoi honetan urteko balantzea egiten dugu askok, zer joan den ondo eta zer txarto gogoraraziz. Gabilondo farmaziarentzat 2016. urtea zeharo aberatsa izan da: Elikadura aholkularitza eta tabakoa uzteko laguntza zerbitzuak ezarri ditugu, “Zaindu Ganoraz” boletin elektronikoaren jalgipena emon da eta ”Jan ganoraz” liburuxkak Madrilen jaso zuen saria ditugu aipagarrien.
Herri mailan ere, herritar eta bertoko farmazia bezala, badugu zer esan. Bermeoko Alde zaharraren berpizte seinaleak antzeman ditugu pozik. 2013 urteko suteko kalte batzuk badirudi zuzentzen doazela, eta ekimen sozialek baita ere udaletik bultzatutakoek ere, alde zaharra arima gaztez inguratzen dute. Izan dira baita ere eztabaidak Alde Zaharrera autoz sartzeko ordutegi eta debekuak direla eta…seguruenik zuei ere bururatuko zaizkizue hainbat eta hainbat gora behera. Dena dela, guk egiten dugun balantzea positiboa da.
Urte berriari begira, Gabilondo Farmaziako kideok 2017. urtean ere zurekin egon nahi dugu, zure beharrizanei erantzuten. Gauza berriak egiteko prest: Dermofarmaziako zerbitzua kontsolidatu, Farmagelen zikloak jarraitu, umeen elikadura ohiturak landu…
Testua bukatzeko, gabon hauetan krisiak jota dauden familiak gogora ekarri nahi ditugu, etxean gaixoren bat dutenak, familiarteko bat galdu izan dutenak, edota familiako senideren bat kanpoan dutenak ere. Besarkada handi bat horiei guztiei eta baita zuri ere gugan jarritako konfiantzagatik.”
Ana, Olatz, Joana, Leire eta Itxasne
2017an ere ZAINDU GANORAZ
Zuen proposamenak, ideiak eta hobekuntzak entzuteko prest gaudela urteko 365 egunetan. Egutegian dituzue gure kontakturako helbideak eta behar izanez gero gure zerbitzuen zerrenda.
0 Comments