EZAGUTZEN DOZUZ ZEURE BOTIKAK?

  1.  → 
  2. Edadetuen zaintza
  3.  → EZAGUTZEN DOZUZ ZEURE BOTIKAK?

Gabilondo Botikan BOTIKINEKO BOTIKAK BERRIKUSTEKO kanpaina bat ipiniko dugu martxan abuztuan.

Kanpaina honen leloa “Ezagutzen dozuz zure botikak?” izango da. “Ez geratu zure botikak zertarako diren jakin barik”

Kanpaina honako hauentzat da:

  • Polimedikatutakoak: Botika asko hartzen duen jendea
  •  Erabiltzen duten botiken gainean zalantzak argitu behar duten pertsonak: Zertarako den, zelan erabili behar den, noiz arte…
  •  Etxeko botikinean botikak pilatuta dituzten pertsonak eta ez dakitenak zertarako diren, ezta eurekin zer egin ere.
  •  Gaixoaren botikak kudeatzeko laguntza behar duten zaintzaileak: Antolakuntza, gordetzea, oharrak…
  •  Zure botikak hobeto antolatzeko aholku batzuk ematea gura baduzu, botikara ere etor zaitezke.

Zerbitzu hau doan emango dugu abuztuaren 22tik 26rako astean, arratsaldeetan (17:00-19:00). Aurretik ordua hartzea beharrezkoa da, botikara deituta (946880134) edo Leire, Joana edo Itxasne botikariekin harremanetan jarrita. Ordua emango dizugu eta berrikuspen hau zer den azalduko dizugu.   Programatutako bisitaren iraupena 20 minutu izango dira.

Interesa daukazuenok botikara etorri beharko duzue berrikusi behar den botikineko “botiken poltsarekin” . Bisita hauetan botikari batek atendituko zaitu eta zure zalantzak argituko dizkizu: Botikak zertarako diren, zelan gorde behar diren, janariekin zelan hartu…

Azken baten zuen tratamenduan antolakuntza apur bat edukitzen lagundu gura dizuegu eta zuen botikak modu egokian har ditzazuen.

Informazio guztia konfidentzialtasun osoz gordeko dugu.

Botikinean, jadanik osatuta dauden gaixotasun larriak osatzeko botikak egon daitezke, inolako arrazoi barik. Baita kadukatuta dauden botikak, txarto daudenak eta amaitutako tratamenduetakoak. Polimedikazioak identifikazioan akatsak eragin ditzake, hartu behar direnean ahaztea, elkarreraginak edo bikoiztasunak.

Botikan gaude zuri itxaroten. Ezagutu zeure botikak!

 

REVISIÓN DE BOTIQUÍN en la farmacia

 

 

http://www.cedimcat.info/index.php?option=com_content&view=article&id=92&Itemid=475&lang=es

Estandarización y desarrollo de un procedimiento para la REVISIÓN DE BOTIQUINES DE PACIENTES en las OFICINAS DE FARMACIA.Sierra Alarcón, S; Colegio Oficial de Farmacéuticos de Murcia. http://www.higiacomunidad.es/recursos/usuariosComunidades/archivos/documentos/1047460767_1342016145542.pdf

Libro Blanco de la Farmacia Comunitaria Europea. Agrupación Farmacéutica de la Unión Europea. http://static.correofarmaceutico.com/docs/2012/12/26/libro_pgeu.pdf

 

 

 

Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *