Datorren apirilaren 23an, zapatua, JAN GANORAZ libretaren aurkezpena egingo dogu Botikan.
Zuen parte hartzea oso garrantzitsua izan da libreta egiteko eta horregatik gonbidatu nahi izan zaituegu.
Aurkezpena eguerdiko 12tan izango da, eta ekintza bera aprobetxatuko dugu libretak banatzeko.
Dakizuen moduan, pasa den hilabetean Madrilen egon ginen JAN GANORAZ libreta defendatzen, lan berritzailea iruditu baitzitzaien Espainiar mailan antolatzen den lehikaetan. Bertan libreta aurkeztu genuen eta erantzuna oso ona izan zen. Guretzat ere harrotasuna izan zen Madrilen izenburu bizkaitarra eta euskarazko edukia duen lanarekin joatea.
Liburuaren eguna aitzakiatzat hartuta, ideia ona iruditu zaigu JAN GANORAZ libreta egun berean aurkeztea. Zapatua da eta pintxo ekologiko osasungarriren bat ere ikusiko dugu.
Eskertuko genizueke aurretiz konfirmatzea etorriko bazarie, gehienbat lekua egokitzearren.
Etorri eta disfrutatu
Eskerrik beroenak,
Leire eta Itxasne
0 Comments