Estatinak dira kolesterola jaisteko erabiltzen diren farmakoak. Hala ere, aspaldian Legamia Gorridun Arroza duten osagai eta gehigarriak jarri dira bogan kolesterolaren gainean daukaten eraginagatik. Monakolinak dira legamia gorridun arrozean aurki ditzakegun osagai aktiboak. Estatinen egitura bera dute eta hauek ere estatinen ekoizpena frenatzeko gaitasuna erakutsi dute.
Kolesterola jaisten dute?
Natural Medicines Comprehensive Databasearen arabera, kolesterol balio altuak jeitsi ditzakete, hala ta be ikerketa gehiago behar dira, kolesterolaren gainean duen eragina baieztatzeko. Kolesterola jeitsi dezake? litekeena da, baina medikamentuekin moduan segurua denentz galdetu behar diogu gure buruari.
Segurua de Legamia Gorridun Arroza?
Monakolinei “natural” abizena jartzeak jendeari lasaitasuna emoten dio. Estrategi komertziala bihurtzen ari da naturala dena saltzeak. Hala ta be produktu naturalak ere arretaz kontsumitu behar dira.
Estatinekin duten antzekotasunagatik, bere tankerakako bigarren mailako efektuak eragin ditzakete. Hala nola muskuluetako gaitza (miopatía eta rabdomiolisia). Beraz, estatina monakolinagatik aldatzeak baherabada ez dizkigu eragin desiragaitzetatik libratuko. Puntu honetara iritsita esan beharra dago estatina nork bere kabuz iztea ez dela gomedatzen. Medikuarengana joan eta tratamendua berrikusi behar da. Kezkak eta zalantzak argitzeko eta erabaki adostu bat hartzeko.
Sustantzia kimiko horiek daukaten produktuen kalitateak kezka handia sortzen dau, ze monakolinen kantitateak oso aldakorrak dira. Monakolinen mailak estandarizatu gabe dituzte produktu gehientsuenek. Gerta daiteke gitxiegi eukitea, eta beste batzuek ordea gehiegi. Beraz, galdetu.
Noiz euki behar da arreta?
Printzipioz, beti, galdetu hartu aurretik. Baina edoskitzaroan, haurtzaroan eta gibel arazoak duten pertsonetan ez dira erabili behar. Kalte hepatikoa eragin dezakete monakolinadun produktuek.
Gure gomendioa
- Dieta orekatua kirolagaz konbinatzea da osasun kardiobaskularraren aldeko estrategia hoberena.
- Estatinaren erabilera mediku eta pazientearen arteko erabaki adostuaren ondorioa izan behar da.
- Estatinekin arazoak badagoz, tratamendua berikusi, dosia jeitsi edo agian legamia gorridun arrozarekin hastea posible izango litzateke. Hala ere, argi izan behar dira aukera guztien alde on eta txarrak.
Informazio iturriak:
Legamia gorridun arroza. Argibideak.2015. vol 25, n33 (15-16)
http://www.nutricion.org/publicaciones/revista_2012_32_2/LEVADURA-ROJA.pdf http://www.nutricion.org/noticias/noticia.asp?id=31
0 Comments