Botikako FARMACHEF errezeta osasungarrien lehiaketari amaiera emateko momentua heldu da. Lehiaketa martxan jartzeko arrazoiak horretarako egin genuen postean ikusi ahal dituzue. Lehiaketa amaitu berri da, eta orain emaitzei buruzko hausnarketa egitea dagokigu. 9 errezeta osasungarri jaso ditugu, eta oso pozik gaude, aurkeztutako platerak eta erabilitako sukaldaritza teknikak oso ezberdinak izan direlako. Ezberdintasun hori 9 plateretan biltzen da; hainbat sukaldarik eginiko platerak dira, sukaldaritza alorrean aditu ospetsu izan barik, erakutsi dutenak eta jakin dutenak erakusten, sukaldatu ahal dela modu osasungarrian eta originaltasunez. Hori guztia zaporeari eta osasungarri izateari uko egin barik. Laburbilduz: 9 plater, 9 arrakasta.
Ekainean esan genuen 3 sari banatuko genituela; elikaduraren saria (errezetarik orekatuenari eta osasungarrienari), botikakoa (dedikazioari eta ahaleginari) eta faceboock komunitatekoa (“Atsegin dut” saria.
Eta irabazlea edo the winner is…
“Atsegin dut” saria ….
“Atsegin dut” saria Maria Arranzen “Amorrotz entsalada”rentzat izan da. Aukera ezin hobea da; produktu guztiz osasungarriak eta elikagai askoz osaturiko platera da. AMORROTZAk onura asko dakarzkigu osasunerako: potasioa, selenioa eta zinkaz gain, burdina iturri garrantzitsua da eta B3 eta B12 bitaminak ditu. PATATA zuntz iturri handia da, eta batez ere karbohidrato iturria, gure organismoarentzat energia. Ematen du gurekin bat zatoztela pentsatzean patatak egosita, plater honetan bezala, edo erreta, elikagai aberatsa eta ia grasarik gabea direla. Beraz, bat gatoz gure faceboock komunitatearekin amorrotz entsalada plater ezin hobea dela dieta OSASUNTSU eta orekatu batean.
Nutrizio saria ….
Nutrizio kategoriarako, saria oso lehiatuta egon da. Azken batean, Anabelen, “Di-da barazkiak” errezeta izan da saria hartu duena. Egin den barazki nahasketa patatekin eta platerak beste makroelikagai batzuk sartzeko daukan aukera dira Di-da barazkiak wok-ean aukera oso osasungarria izateko arrazoiak. Sukaldaritza teknikak ez du eskatzen kaloria gehiegi, eta Anabelek bere fitxan azaltzen zuen bezala, wok-ean sukaldatutako barazkiak arrainari edo okelari laguntzeko goarnizio moduan erabili ahal dira, eta arrozarekin, kinoarekin eta pastarekin batera ere jan daitezke. Zer gehiago eskatu genezake? Zorionak Anabel! Dastatuko dugu!
Farmazia saria….
Sari banaketarekin amaitzeko, farmaziak dedikazioa eta bertoko produktuak erabiltzea saritu gura izan du, eta bai originaltasuna ere. Kategoria hau ere oso lehiatuta egon da, baina batek izan behar du sariduna, beraz, Sergioren tartarraren alde egin dugu: ” Busturiko pikoluze-tomate tartarra “ajoblancoa”rekin.
Eskerrik beroenak parte hartzaile guztioi. Benetan atsegin handiz burutu dugu lehiaketa. Hala ta be nutrizio arrolean zalantzarik badozue, badakizue non aurkituko gaituzuen Leire eta bioi.
JAN GANORAZ nutrizio eta aholkularitza zerbitzua
0 Comments