FARMAChef udako Errezeta Osasungarrien Leihaketa

  1.  → 
  2. Aisialdia
  3.  → FARMAChef udako Errezeta Osasungarrien Leihaketa

Aurtengo udan errezeta osasungarrien lehenengo lehiaketea ipiniko dogu martxan Gabilondo botikan. Helburua errezeta osasungarri eta orekatuak batzea eta zabaltzea da. Lehiaketea egiteko ideia Leire eta bioi burutu jakun botikan emoten dogun elikadura zerbitzuaren baitan. Zerbitzu hori urte betez emon eta gero, konturatu gara, asko baino gehiago dagoala arteaz eta irudimenaz sukaldatzeko orduan, eta ez dogu geratu gura geuk  modu esklusiboan horregaz. Atsegin handiz hartzen doguz zuen sukaldaritzako ekarpenak. Halanda ze, zergaitik ez jarri zuen guztion eskutan?

Ahaleginduko gara errezeta nahikoa batzen, gero formaturen batean sartzeko eta zabaltzeko: koadernotxua, egutegia, foiletoia… Dana baldintzatuko dau parte hartzeak eta jasoten dogun errezeta kopuruak. Jan ganoraz lemapean, aurtengo udan mahukak jaso, eta lehiaketa dibertigarri eta sinpatiaz bete hau proposatzen deusuegu.

Puntuazinorako eta sarietarako erispideak

Parte-hartzaileen artean hiru sari banatuko doguz, honako erispideak kontuan hartuz: elikadura erispideak, estetika eta dedikazinoari buruzko erispideak eta jentearengan izandako oihartzuna.

Elikadura erispideak: 

Errezeta orekatuak eta osasungarriak puntuatuko dira; sukaldeko teknika osasungarriakaz egindakoak, hau da, lurrunetan egindako sukaldaritzea, mikrouhinetan egindakoa, labean eta plantxan egindako sukaldaritzea, eta bai denboraldiko produktuak daroezan platerak be.

Botika erispideak:

Dedikazinoa, ahalegina eta inplikazinoa baloratuko dira, baita platera originala izatea eta Bermeogaz zerikusiren bat izatea be (izenburua izan daiteke, errezeta tipikoren bat, gure herriko produktuak…)

“Atsegin dot”erispideak:

Lehiaketan parte hartzen daben errezeten argazkiak modu anonimoan argiratuko dira botikako faceboock orrian. Iruzkin positibo gehien edo “atsegin dot” gehien izango daben errezetak sarituko dira.

Sariak

Elikaduraren kategoria: produktu ekologikoen otzarea.
Botika kategoria: hiru saioko bonu 1, elikadura zerbitzurako
“Atsegin dot” kategoria: sukalderako tresnak.

Zelan parte hartu?

Erreza da. Ez daukazue errezeta osasungarria bialtzea baino borikara e-postaz, edo botikan zabalduko dogun parte-hartzaile fitxa bete, eta bertan plateraren izena, osagaiak eta prestatzeko modua azaldu. Horrezaz gain, sukaldatutako plateraren argazkia bialdu beharko da abuztuaren 31 baino lehen.

E-posta:  info@farmaziagabilondo.com

Farmaziako whatsappa: 688873655

Gura dozu izan gure FARMA Chef 2015?

Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *