Gernu inkontinentziari buruz…

  1.  → 
  2. Edadetuen zaintza
  3.  → Gernu inkontinentziari buruz…

Ez da erraza txizaren inkontinentziaren gaiari heltzea. Izan ere, jende gutxi joaten da medikuarengana arazo honengatik galdezka, lotsagatik edo ez jakiteagatik arazo hau konpontzeko tratamendu dagoenik. Uste duguna baino arruntagoa da inkontinentzia gure artean, eta horregatik gauza normal moduan heldu behar zaio.

Farmazian informazioa eta aholkua ematen dugu dauden produktuei buruz. Konponbideak daude pazientearen eta zaintzailearen bizi-kalitatea hobetzeko. Lagun diezazukegu zaintzen. Badakigu honen gainean berba egitea ez dela erraza. Horregatik, beti aritzen gara profesionaltasun osoz eta ahalik eta sentsibilitaterik handienarekin.

Produktu bat baino gehiago daude, denak xurgagarriak, txizaren inkontinentzia daukaten pazienteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutenak. Bata edo bestea aukeratzeko orduan, honako alde garrantzitsu hauek izan behar dira kontuan:

1. Pazientearen mugikortasun gradua: Badabil, oheratuta dago, mugikortasuna mugatuta dauka? Paziente autonomo batentzako, “gutxiago nabaritzen diren” xurgagarriak eta hain “itxiak” edo “estuak” ez direnak erosoagoak egingo zaizkio. Baina oheratuta badago, xurgagarri elastikoak (umeen txiza-oihalen antzekoak) segurtasun handiagoa emango dio isurien kontrolari dagokionean.
2. Inkontinentziaren maila eta mota: Zenbat eta handiagoak izan isuriak, eskatuko dugun xurgagarritasuna ere, are eta handiagoa izango da. Eta zenbat eta xurgatu behar handiagoa, xurgagarria ere lodiagoa izan behar, orokorrean. Baina, badaude produktu berriak xurgatze ahalmen handikoak eta formatu modernoagoan datozenak (barruko arropen antzera), pazienteari ahalik eta duintasunik handiena emateko.
3. Gorpuzkera: Produktu bakoitzak bi edo hiru taila dauzka. Kontuan izan behar dugu, adinean aurrera egindako pazienterik gehienek gorputz-masa galtzen dutela eta gorpuzkera ere, murrizten doakiela. Taila handiak gehien saltzen direnak izan arren, orokorrean ertainak ere nahikoak izaten dira eta ondo egokitzen zaizkie.
4. Dementziak: Dementzia mota batzuek zaintzaileen lana eragozten dute. Baina xurgagarria jartzea erraztuko dizuen trebetasuna hartzen lagunduko dizuegu eta gaixoa erarik onenean zainduta egon dadin beharrezkoak diren produktuak erakutsiko ere.
5. Pazienteak eta zaintzaileak dute lehentasuna: Pazientearen edota zaintzailearen autonomiak dauka ezinbesteko garrantzia produktu bat edo bestea aukeratu behar denean.

Argi dago dena ez dela xurgagarri hoberena aukeratzea. Baina hala ere esan beharra dago konponbide erabilbarria dela bai gaixo eta bai zaintzailearen bizi kalitatea hobetzeko.
Beste sarrera batean Kegel ariketei buruz hitz egingo dizuet.

Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *