“Bihotzarentzat osasungarria den gosaria “ kanpaina Bermeon

  1.  → 
  2. Osasun Hezkuntza
  3.  → “Bihotzarentzat osasungarria den gosaria “ kanpaina Bermeon

Urtarrilean eta otsailean Eleizalde Ikastolan eta Sagrado Corazón Ikastetxean egon nintzen Bihotz Bizi-Corazon Vivo Elkarteak (http://www.corazonvivo.com/inicio.php) ikasleentzat antolatzen duen “Bihotzarentzat osasungarria den gosaria” kanpainan parte hartzen.

Ez dago zer esanik, niretzat pozgarria izan zen irakaste lan hau. Behar den moduan gosaltzearen garrantziari buruzko informazioa hartu zuten 10-11 urte bitarteko ikasleek. Neuk neronek eman nien 15 minutu inguruko hitzaldia. Gosaldu beharraren garrantzia azaldu nien, zer hartu behar den gosari kardiobaskular on baten barruan eta zein den gosari honen funtzioa.

Azalpena eman nuen bitartean, ikasleek galderak egin zituzten eta parte hartu zuten euren iritzia emanez. Eurentzako aurkikuntza nagusia oliba olioa izan zen. Askok ez zuten inoiz gosaldu tostada bat olioarekin, hain gustukoa dena beste batzuontzat. Daukan funtzioaren nondik norakoak azaldu nizkien, gure gorputzaren makineriari nola ematen dion behar duen koipea, eta zein lagungarria den gure bihotzarentzat.

Bihotzarentzat osasungarria den gosari batekin amaitu genuen jardunaldia eskolako jantokian: sagarra, ogia, oliba olioa, cola-caoa, eta indioilar xerratxoren bat.

Elikadura osasungarria sustatzen duten honelako ekimenak garrantzi handikoak dira eskola sasoian. Ez dugu ahaztu behar ohiturak umetan hartzen direla eta umeen obesitatea gero eta arazo larriagoa bihurtu dela osasun publikoarentzat. Zalantza barik, ekimen guztiz interesgarria izan da, hezigarria eta niretzat atsegina.

Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *