Bihotzerrea

  1.  → 
  2. Farmakoak
  3.  → Bihotzerrea

Aholkuen saio hau zabaldu gura dut farmazian kontsultarik gehien hartzen dugun gai batekin: bihotzerrea.

Garraztasun sentsazio hau, bihotzerrea, sabelaren goialdean edota saman, sabeleko azidoa esofagora itzultzen denean gertatzen da.

Salmenta libreko antiazidoak eta “prazol” familiako botikak erabiltzen dira sintoma hauek tratatzeko. Botika hauek eraginkorrak dira baina kontuz hartu behar dira. Honek esan nahi du, lehenengokoak noizean behin hartu behar direla eta bigarrenak, gehienez, 10-14 egun jarraian. Tratamendua hartu arren sintomek jarraitzen badute, onena, familiako medikuarengana joatea da.

Farmazialarien Elkargoak argitaratutako foiletoa uzten dizuet hemen. Neurri orokor eta dietetiko batzuk agertzen dira bertan bihotzerreari aurre egiteko. Gomendioen artean honako hauek daude: alkohola, tabakoa eta jateko oparoak alboratu, kantitate txikietan jan eta bihotzerrea eragiten duten elikagaiak alboratu (kafeina, txokolatea eta espezieak).

folleto

“Sabela babesten” duten botikei buruz gehiago jakin nahi dutenentzat, informazio-orri hau uzten dizuet Osakidetzako medikuek (Bilbo aldekoak) argitaratua.

hoja de información

Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *