Uda garaia tabakoa uzteko sasoi ona da. Honetaz aritu gara Euskadi Irratiko «Argi Ibili» irrati saioan abuztuaren 2an.
Uda sasoian erretzeari uzteko arrazoi berriak agertu ahal dira: umeekin denbora gehiago egoten gara, ikasturte berriari begira helburu berriak planteatzen ditugu, lasaiago gaude… Hori dela eta, udako sasoia sasoi ona izan daiteke erretzeari uzteko, beti be erretzailea prest badago horretarako.
Tabakoa erretzea da bizitzako urteak kentzen digun faktore garrantzitsuetako bat eta era berean, prebenitu ahal dena, orain gutxi argitaratu zen ikerketa baten arabera. https://elpais.com/elpais/2018/07/26/ciencia/1532625151_990417.html
Hori dela eta osasun munduko profesional askok erretzen uzteko laguntza eskaintzen dute. Farmazilariok ere batu gara enplegu horretan eta gaur egun, bagara botika batzuk tabakoa erretzen uzteko laguntza eskaintzen dugunak. Gainera, farmaziak gure gertutasun eta ordutegi malguagatik aliatu onak izan gaitezke.
Pozik onartu nuen Lierni Ibargutxiren elkarrizketarako gonbidapena. Entzungai dozue Postcad-a hemen, 15.minutuan sartzen naz.
Eta zer esananik ez, erretzaileren bat animatu badut salto hau emotera, badaki non gauden. Etorri gurea eta Gabilondo Farmazian eskaintzen dugun «Kebarik» tabakoa uzteko zerbitzuaren gainean informatu.

«KeBarik» Servicio de Cesación Tabáquica
Tel 94 6880134. info@farmaziagabilondo.com
NARDIZ TAR JON, 4 Bermeon
Itxasne Gabilondo Zelaia. Farmazilari-Titularra/ KeBarik zerbitzuaren arduranduna
0 comentarios