Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da eta abenduaren 23 arte luzatuko da.
Astelehenetik, hilak 23tik, aurrera, txertoa osasun-zentro guztietan egongo da eskuragarri, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat, haurdun dauden emakumeentzat eta osasun arloko profesionalentzat, hala nahi badute.
Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduta dago gehienbat, «Gripearen aurrean gogorrarena ez egin» lelopean.
Beste urte batzuetan egin dan bezala, arrisku taldean bazaude osasun-zentrora bertaratu behar zara txertoa jartzera.
Ez da beharrezkoa hiaren 23an bertan joatea Kanpainak bi hilabete iraungo du; kanpainak iraun bitartean, osasun-zentroek, anbulatorioek eta ospitaleek txertoa normaltasun osoz emango dute, beste urte batzuetan bezala.
Oinarrizko higiene-aholkuak jarraitzea, euskal gizarte osoaren lana.
Bestalde, aurten lehenengoz euskal gizarteari ere zuzenduko zaio oro har kanpaina, kutsadurak saihesteko oinarrizko higiene-aholkuak emonez.
1- Erabili eta botatzeko zapiak erabili
2- Tapatu ahoa besoarekin doministiku egitean
3- Sarritan garbitu eskuak ura eta xaboia erabiliz
Informazioa gazteleraz: http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/41470-consejero-darpon-presenta-campana-vacunacion-antigripal-2017
0 comentarios