EZTARRIKO MINA DAUKAZU? ZER EGIN ETA ZER EZ EGIN KONTATZEN DIZUEGU

  1.  → 
  2. Educación para la salud
  3.  → EZTARRIKO MINA DAUKAZU? ZER EGIN ETA ZER EZ EGIN KONTATZEN DIZUEGU

Eztarriko mina, birikoa ala bakterianoa? Jatorrian dago gakoa

Eztarria edo gure zonan sama, ingurunearekin kontaktuan dagoen gorputzeko atala da eta horregatik, mikroorganismoen edo kanpo- erasoen aurrean erantzuten du mina edo inflamazioa sortuz. Orduan agertzen da, hain desatsegina den samako mina. 

Sintomak ez dira berdinak izaten, batzuetan, irritazioa edo eztarri lehorraren sentsazioa baino ez da izaten, beste batzuetan berriz, listua irenstean mina sentitzen da. Sukarra eman dezake, edo ez.

Birusa edo bakterioa. Zein desberdintasun dago?

Normalean birusak izaten dira errudunak (%80ko kasuetan) eta  eztula, mukiak, doministikuak, muskuluetako mina, etab ere egon ahal da. Kasu hauek ez dira antibiotikoekin tratatzen. Orduan zer egin dezakegu? Bada, sintomak soilik tratatu ( egun gutxi batzutan pasatzen da mina).

Jatorria bakterianoa bada , antibiotikodun tratamendua beharko da, beti ere, mediku baten preskripzioz.

 

Gure gomendioak

  • EZTARRIKO MINA BADUZU,  likido asko edan ( ura, zukuak, infusioak, etab.). Mukosa errekuperatzeko ezinbestekoa da likidoak hartzea, baina kontuz oso azidoak diren zitrikoekin (limoi ura), hauek mukosa irrita dezakete.  Beharrezkoa izanez gero, ibuprofeno edo naproxenoa hartzerik badago, mina kentzeko edo inflamazioa jeisteko.
  • ZURE SINTOMEN BALORAZIOA EGIN DEZAKEGU eta beharrezkoa izanez gero medikuarengana joateko gomendioa luzatuko dizugu. Etorri arazo barik!
  • Normalean PROZESU BIRIKOA IZATEN DALEZ,  guregana etorriz gero,   sintomak arintzeko tratamenturen bat aurki dezakegu (analgesikoak, antiinflamatorioak, eztularentzako jarabeak, etab). Baina inoiz ezingo dogu ntibiotikorik emon, mediku preskripzio barik. Errezeta barik, antibiotikorik ez. 
  • EZTARRIA BABESTEKO ahalik eta baxuen hitz egin.
  • Zure esku dago…ARNAS BIDEEN HIGIENE EGOKI BAT MANTENTZEA. Horretarako, gatz-ura duten produktu ugari dago merkatuan (Sinomarin, Rhinomer…). Produktu egokiekin (kamamila urarekin adibidez) edo TXUPATZEKO PASTILATXOAK guri eskatzea (Bucometasana, Lizipaina). 
  • 3-4 egunetan ez bazara hobetzen, kontsultatu medikuarekin.
  • SUSTANTZIA IRRITAGARRIAK URRUN:  tabakoa, ambientadoreak, intsektizidak, etab. Ez edan oso hotz edo oso bero dauden likidoak, ezta substantzia pikanteak ere.
  • UMIDIFIKADORE bat gelan jartzeak eztarria hidratatua mantentzen lagunduko dizu.
  • EZ HARTU ANTIBIOTIKORIK MEDIKUAK ERREZETATU EZ BADIZU. Eztarriko infekzio asko birusen ondorioz sortutakoak dira eta kasu hauetan antibiotikoak ez du ezertarako balio.

 

Eztarriko minean Galdera ohikoenak 

-Nola  kontagiatzen da faringoamigdalitia? Nola ekidin?

Faringoamigdalitia gaixotasun infekziosoa da eta airetik (eztul edo doministikuarekin) edo kontaktu zuzenarekin kontagiatzen da. Neurri higieniko egokiak hartzea gomendatzen da bai gaixorik egonez gero (beste inor ez kutsatzeko) eta baita inguruan gaixoren bat egonez gero ere.

  • Eskuak ondo eta maiztasun handiz garbitu.
  • Paperezko mukizapiak erabili.
  • Temperatura aldaketa bortitzak ekidin.
  • Erretzailea izanez gero, ez erre etxe barruan.

-Noizbait medikuak sintoma berdinentzat errezetatutako antibiotikoa har dezaket?

Ez. Gogoratu eztarriko min guztien jatorria ez dela infekzio bakterianoa. Garrantzitsua da kasu bakoitzean medikuak  balorazioa egitea eta beharrezkoa izanez gero, antibiotikoa errezetatzea berak erabakiko du.

-”Pus”a daukat eztarrian, medikuarengana joan behar naiz?

Birusek  zein bakterioek sortutako infekzioek itxura berdintsua izan dezakete pusez beteriko plakekin.  Plakez gain sukar altua izanez gero, bai izaten da komenigarria medikuarengana joatea, berak tratamentu egoki bat jartzeko.

-Eztarriko min izugarria badaukat komenigarria izan daiteke limoiarekin gargarak egitea?

Limoi zukuak, eta orokorrean edozein zitrikoren zukuak, lesionatuta dagoen eztarria narrita dezake, horregatik ez da komeni era honetako gargarak egitea. Gatz-ur epelarekin edo kamamila urarekin egin daitezke gargarak.

-Sarritan izaten dut eztarriko mina, zer egin dezaket hau ekiditeko?

Saiatu ez erretzen, ahotsa ez altxatzen, leku itxietan edo kutsadura handiko lekuetan luzaro ez egoten, ahoa itxita lo egiten, etab.

Bibliografía:  Itzulpena: Recomendaciones de la Sociedad Española de Farmacia Comunitaria a la población. SEFAC

Joana Jauregizar Ajuriagogeaskoa

Joana Jauregizar Ajuriagogeaskoa

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Farmacéutica Adjunta. Responsable del Servicio de Seguimiento Farmacoterapéutico, Sistema Personalizado de Dosificación (SPD) y Revisión de la Medicación. Responsable de Formulación Magistral.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *