Zein edarik dauka kcal gitxien?

  1.  → 
  2. Dietética
  3.  → Zein edarik dauka kcal gitxien?
Dietan bazabiltza edo pisua zaindu nahirik, interesgarri egingo jatzuzen datu batzuekaz natorkizu.
Alkohol gramo bakoitzeko 7 kcal irabazten doguz, beraz, beti izango da hobeto  alkohol gabeko edariak  hartu; “SIN” edariak alegia.
 Kcal karga zenbaterainokoa dan ideia hartzeko, datu batzuk:
1 gr karbohidrato= 4 kcal
1gr gantz = 9 kcal
1 gr alkohol= 7 kcal ( alkoholak ia 2 aldiz kcal gehiago dauka karbohidratoak baino)
Hona hemen tanto kontu baten eginiko beste kalkulu batzuk:
  • Alkohol gabeko garagardoak (0,0º): kaina batek –> 24 kcal eta zurito batek-> 14 kcal
  • SIN garagardoak: SIN izan arren, alkohol apur bet daukate (0,4º edo 0,6º) –> 40 kcal kaina bakoitzak eta 27 kcal zuritoak.
  • Sagardoak: edari honen karga kcalorikoa gradu alkoholikoaren araberakoa da ( 3º<5º<8º): 31 kcal < 37 kcal < 60 kcal.
  • Ardoak: Ardoak gitxi gora behera 12-13º alkohol daukaz. Beraz, aurreko edariek baino kcal gehiago ere badaukaz. Ardo zuriak apur bat energia gehiago baltzak baino ( 87 kcal/ ardo zuriaren baso batek eta 80kcal ardo baltzaren baso batek )
  • Konbinatuek askoz energia gehiago daukate.
 Laburbilduz:
Garagardoa 0,0 < Garagardoa Sin < Sagardoa (3<5<8) < Ardo zuria < Ardo baltza < Konbinatuak
 Amaitzeko esan. gure aholkua alkoholik ez edatea dala. Beti ere zure osasunaren alde eginez. Edaterik badago, beti ere neurrian edan eta ez ahaztu jan eta dantza egitea bezalakorik ez dagoela jaietan.
Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *