Badator Xixili! Osasunez disfrutatu jaiak

  1.  → 
  2. Sin categorizar
  3.  → Badator Xixili! Osasunez disfrutatu jaiak

Urte bete igaro da eta barriro be hemen gaude Andra Maidxei ongi etorria emoten.

Urtea arin pasa bada ere, nahikoak dira urte honetan nabarmentzeko gertakariak: adibide batzuk aipatzearren, alde zaharrean izandako apirileko sutea eta eguraldiari dagokionean, udabarri ez hain sasoikoa. San Mames ere 100 urte betetzear zegoela agurtzerik izan dogu eta nazio mailan Galiziako tren istripua dogu oraindik buruan. Farmaziako asuntuei erreparatuz,  erakusleihoen lehiaketa izan dogu tabakoaren inguruan, eta duda barik nobedade handiena  kopagoa izan da. http://farmaziagabilondo.com/2013/06/copago-farmaceutico-para-cuando/ Nork berak ere izando ebazan gora behera eta aldaketak urte honetan:  Jaiotzak, heriotzak, etorrerak, … batzuk onak beste batzuk ez hain onak.

Hala ere, hemen dator barriro be gure Xixili, beti bezain gazte eta herriari jaiak zabaltzen. Nahigabeak eta arrato zantarrak ahal diran neurrian alde batera izteko tartetxue hartu dezagun guztiok. Sasoian sasoiko lorak, eta irailaren 7tik 16ra bitartean festak herrian.

Jaietako arriskuak gitxitzeko eta gehikeriei neurria hartzeko gomendio batzuk emon nahi doguz:

–          Jan eta edan neurrian, egun asko dira aurretik eta. Hala ere, ez galdu sukalkian partehartzea eta lagunekaz bazkaritxoren bat edo beste egitea

–          Kirolaz gozatu, bada oferta eta. Tarterik badozu gainera zuk zeuk praktikatu: estropadak, pelota partiduak, futbola…

–          Kantarik kanta ibili bai, baina eztarria zaindu: edari hotzegiak ez hartu, iluntze eta goizaldean estalkiren bat eroan eztarrirako, ez erre eta tenperatura aldaketak ekiditu. Nire izekok esaten ebalez, ur asko edan eta dantza asko egin.

–          Gorputza mugitu: play back, erromeriak, jota eta arin arinak… Ariketa fisikoa egiteko modu alaia da.

Mahoia jantzi eta altza bihotzak Bermio!

ONDO ONDO PASA

Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *