Liburuaren Nazioarteko Eguna

  1.  → 
  2. Niños
  3.  → Liburuaren Nazioarteko Eguna

Gaurko eguna aitzakia moduan hartuta, bat baino gehiago joango da gaurkoan liburu bat erosteko asmoz liburudendaren batera. Zein liburu erosi? zein oparitu? nobelaren bat edo beste genero bat?. Zu zeu holakotan bazara hemen doakizu nire gomendio bat.

Carlos Gonzalez pediatra da. Zaragozan jaio zen (1960) baina bere medikuntzako ikasketak Bartzelonan eta Sant Joan de Déuko ospitalean burutu zituen. Profesioz idazle ez izan arren, umeekin, eta batez ere hauen gurasoekin, izandako esperientziek hainbat liburu idaztera bultzatu zuten: “Mi niño no me come”, “Bésame mucho”, “Un regalo para toda la vida”, “Cómo criar a tus hijos con amor” eta “En defensa de las vacunas” besteak beste. Nik lehena bakarrik irakurri dudala aitortuko dizuet eta gomendatzen dizuet gainera.

“Mi niño no me come” liburua seme-alaba txikiak dituzten gurasoei dago bideratuta batez ere. Liburuak kasu praktiko eta errealak jasotzen ditu. Pediatra umeen lehendabiziko hilabeteetan gurasoei sortzen zaizkien zalantzak argitzen ahalegintzen da. Nik farmazian sarri ikusten ditut liburuan azaltzen diren kasuak. Sarritan etortzen dira guregana elikatzeko arazoak euki ohi dituzten umeak eta gurasoak urduri galdezka. Noiz kendu bularra semeari? Zein hilabetez geroztik sartu behar zaizkio esnea ez diren beste janariak? Noiz sartu haragia? Eta botaka zergatik egiten du umeak? Hori dala eta, umerik izan ez arren, interesgarri egin zait irakurmena eta zalantza barik gomendatzen dizuet gaurkoan.

Inork beste gomendiorik badauka, animatzen zaituztet elkarbanatzen zuen gustukoak.

Ta bukatzeko youtuben aurkitu dudan Carlos Gonzalezen hitzaldi bat, hain justu umeen elikadurari buruz.Gozatu

Itxasne Gabilondo Zelaia

Itxasne Gabilondo Zelaia

Licenciada en Farmacia (UPV EHU). Titular de la Farmacia. Formación FIR (Hospital de Galdakao Usansolo) y Atención Primaria (Comarca Bilbao). Responsable y gestora de las redes sociales y sección de Atención al cliente. Encargada del Servicio de Deshabituación. Responsable del Servicio de Medición y Control de la tensión arterial.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *