interior2

Jan Ganoraz, Bizi fundamentuz

Hasiera / Jan Ganoraz, Bizi fundamentuz

2015. urtean Gabilondo botikan elikadura osasuntsuaren inguruko taldeko ekintza egin genuen. “Jan ganoraz, bizi fundamentuz” liburutxoa dugu ekintza honen gailurra.
Jakin badakigunez loditasunaren eta gehiegizko pisuaren arazoa konplexua dela, eta irtenbidea elikadura ohiturak aldatzearekin datorrela, “Jan ganoraz” liburutxoa laguntza praktiko moduan jaio zen, osasuntsuak ez diren ohiturak aldatzeko laguntza moduan. Ez dezagun geure burua engainatu. Elikadura osasuntsuari buruzko ezagutzarik ez zaigu falta (liburuak, tailerrak, ikastaroak, internet…), baina ez dugu behar bezala jokatzen eta dieta hiperkalorikoetan jausten gara.

“Jan gonaraz, bizi fundamentuz” liburutxoa ez da ohiko liburua, elikadura osasuntsuaren inguruko ideiak antolatu eta norbere burua antolatzeko balio duen liburutxoa da. Liburutxo honetan kirola egiteko gomendioak dakarren atal bat dago, beste bat zure ekintza plana idazteko eta beste bat orri hutsak dituena, bertan gehitzen joango zaren errezetak, egindako aldaketak eta hartutako ezagutza berriak idazteko aukera izango duzu. Azken baten, hastea erabaki duzun aldaketa prozesuan tresna moduan erabiliko duzu.

Liburutxoan Farmachef lehiaketan parte hartu dutenei omenaldi berezia egin nahi izan diegu eta baita lagundu duten agente guztiei ere. Lehiaketara aurkeztutako errezeta osasuntsuak sartu ditugu, informazio gehigarri eta guzti.
Laburbilduz, “Jan ganoraz” liburutxoa Gabilondo botikako ERABILTZAILEENTZAKO eta ERABILTZAILEEKIN egindakoa da.
Interesa baduzu botikan lor dezakezu edo webgunetik zure eskaera eginda.

Jan Ganoraz, Bizi fundamentuz

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies