interior2

Uda garaia tabakoa uzteko sasoi ona da

Hasiera / Tabaco / Uda garaia tabakoa uzteko sasoi ona da

Uda garaia tabakoa uzteko sasoi ona da. Honetaz aritu gara Euskadi Irratiko “Argi Ibili” irrati saioan abuztuaren 2an.

Uda sasoian erretzeari uzteko arrazoi berriak agertu ahal dira: umeekin denbora gehiago egoten gara,  ikasturte berriari begira helburu berriak planteatzen ditugu, lasaiago gaude… Hori dela eta, udako sasoia sasoi ona izan daiteke erretzeari uzteko, beti be erretzailea prest badago horretarako. 

Tabakoa erretzea da bizitzako urteak kentzen digun faktore garrantzitsuetako bat eta era berean, prebenitu ahal dena, orain gutxi argitaratu zen ikerketa baten arabera. https://elpais.com/elpais/2018/07/26/ciencia/1532625151_990417.html

Hori dela eta osasun munduko profesional askok erretzen uzteko laguntza eskaintzen dute. Farmazilariok ere batu gara enplegu horretan eta gaur egun, bagara botika batzuk tabakoa erretzen uzteko laguntza eskaintzen dugunak. Gainera, farmaziak gure gertutasun eta ordutegi malguagatik aliatu onak izan gaitezke.

Pozik onartu nuen Lierni Ibargutxiren elkarrizketarako gonbidapena. Entzungai dozue Postcad-a hemen, 15.minutuan sartzen naz.

 

Eta zer esananik ez, erretzaileren bat animatu badut salto hau emotera, badaki non gauden. Etorri gurea eta  Gabilondo Farmazian eskaintzen dugun “Kebarik” tabakoa uzteko zerbitzuaren gainean informatu.

"KeBarik" Servicio de Cesación Tabáquica

“KeBarik” Servicio de Cesación Tabáquica

Tel 94 6880134. info@farmaziagabilondo.com

NARDIZ TAR JON, 4 Bermeon

 

Itxasne Gabilondo Zelaia. Farmazilari-Titularra/ KeBarik zerbitzuaren arduranduna

 

Itxasne Gabilondo Zelaia
Itxasne Gabilondo Zelaia
  • Farmazia Lizentziatura (UPV EHU).
  • Farmazia jabea.
  • Prestakuntza FIR (Galdakao Usansolo Ospitalea) eta Lehen Mailako Arreta (Bilbo Eskualdea).
  • Sare sozialen kudeaketa eta Bezeroaren Arreta Zerbitzua.
  • Tabakoa uzteko zerbitzuaren arduraduna.
  • Tentsio arterialaren neurketa zerbitzua.
  • Elikadura aholkuralitza.
.

Iruzkin bat utzi

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies